Entradas

Proiektuaren sintesia

Proiektuaren sintesia Proiektu hau asko gustatu zait, sakramentuak gauza garrantzitsuak direlako gure bizitzan eta haiei buruz informazio gehigarria jakitea ez da inoiz txarra izaten. Ni ez nuen pentsatzen apaizen ordena ez gaixoen oliadura sakramentuak zirela, izan ere, apaizen ordena titulo unibertsitarioa zela pentsatzen nuen eta gaixoen  oliadura ez nekien existitzen zela. proiektu hau datorren urterako mantendu egingo nuke asko ikasten dugulako eta interesgarria iruditzen zaidalako. Guk pasadan asteazkenean egin genuen aurkezpena eta ondo atera zigula pentsatzen dut, nahiz eta arazo tekniko batzuk izan. Erlijio klasea hasi zenean ez genuen gure Word dokumentua arbelean proiektatzen uzten eta horren erruz, lehenegoak izan ordez azkenak izan ginen, hala ere, nire ustez ondo atera zen eta 7 bat atera al dut.

4. Asteko sarrera

4. Asteko sarrera Gaur azken astea da gure proiektua amaitzeko eta hainbat gauza daukagu egiteko. Gaur ez denez aplikazioa ezabatu gauza gutxiago ditugu egiteko, baina extra bat egiten ari gara, nahiz eta zaila izan. Pentsatu dugu abesti bat egitea eta bideoklip bat, guk dantzatzen eta gauza horiek ikusten. Abestia egiten hasi gara eta zubian geratuko gara Hugoren etxean bideklipa grabatzeko. Klase hauetan aplikazio hobetu dugu eta gauza asko apaindu. Nire ustez ondo lan egin dugu baina azkarrago lan egin behar genuen. Asko ikasi dut sakramentuen bidez eta proiektu hau hurrengo urterako mantenduko nuen, oso gustukoa izan dudalako.

3. Asteko sarrera

3. Asteko sarrerak  Gaur asko egin dugu nire ustez, informazio eta argazkiak Word dokumentu batean ipini ditugu eta gauza berezi bat egiten hasi gara. Gure aplikazioa, Chan 2.0, berriro ezabatu egin zaigu, izan ere; egun bakoitzean ezabatu egiten zaigu. Gaur  egiten hasi garena Nach da, eta egin dugun ordenagailua egonean utzi dugu ezabatu ez dadin. Hugo eta Claudia egon dira aplikazioa egiten, eta Naroa eta ni dokumentua idazten eta argazkiak bilatzen Word-ean ipintzeko. Nire ustez informazio dezente ipini dugu sakramentuei eta definizioei buruz baina Appypie-rekin arazo nahikoak ditugu eta oraindik ez dakigunez nola konpondu, argazki batzuk atera ditut nire mugikorrarekin, aplikazio bukatuta dugulako, eta orain, espero dut ez ezabatzea. 

2-Asteko sarrera

2-Asteko sarrera Gaur aplikazioa nola izango den planteatu dugu lehenego orduan baina pentsatzen genuenean planteatuta zegoela guztia galdu zaigu. Ez dakigu nola gertatu den ezta nola gordetzen den egin duguna, baina espero dugu berriro ez gertzatzea. Gure aplikazioa Chan izena zuen baina arazo tekniko honen erruz Chan 2.0 da. Informazioa bilatzen hasi gara gaur baina bakarrik eskematikoki. Hurrengo egunean berriro planteatuako dugu aplikazio osoa eta galderak behar diren bezala erantzungo ditugu.

1- Asteko sarrera

1-Asteko sarrera Gaur bakarrik ordu bat euki dugu, beraz, gauza gutxiago egin dugu. Gaur 4 asteetan egingo duguna planikikatu behar dugu. Ordu honetan Appypie-an kontu bat sortu egin dugu baina asko kostatu egin zaigu eta hainbat tutorial ikusi ditugu hori egiteko nahiz eta ordu osoa egon hori ikusten oraindik ez dakigu nola erabili. Tutorialak ikusi ostean, oraindik ez dakigu ongi nola erabiltzen den, beraz, bakoitzak bere etxean zenait argibide ikusteko geratu gara, datorren asteko klaseetan lanean hasteko.

Proiektuaren sarrera

Proiektuaren aurkezpena Proiektu honetan aplikazio bat sortu behar dugu, sakramentuak azaltzen duena. APPYPIE aplikazioa erabili behar dugu hau sortzeko eta galdera batzuk erantzun behar ditugu: Zer da sakramentua? Zer da erritmoa? Zer da kultua? Zer da liturgia? Zer da jaia? Zer da gurtzea? Gainera, denbora soberan badaukagu joku bat sortu behar dugu; Scratch, Sploder edo Appypie-ren bidez. Nire taldea Hugo Fernandez, Naroa Vicente, Claudia Leiva eta ni; Asier Galindo gara. Gure artean zenbait rol banandu ditugu: Antolatzailea: Naroa Ikustatzailea: Asier Koordinatzailea: Hugo Bozeramailea: Claudia
5. Astea Aste honetan klasean folleto turistikoa ia amaitu dugu, bakarrik geratzen zaigu folletoa egin, izan ere hiriak aukeratu ditugu eta hauen informazioa idatzi dugu. Zer bisitatuko dugun egun bakoitzean ere aukeratu dugu, hau da bidai osoa. Bakarrik geratzen zaigu Microsoft Publisher- en folletoa egitea. Aste honetan bi hiri buruz ikasi dut.